XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GWALARN elebitzaren (bilingûismo) etsaia da, uzte dulako, bretoiera aski dala bretoitar erriarentzat.

Prantzera ez du erabiltzen zabalkunde lanetarako ezik.

Ona emen, alik eta labur ta errezen esana bretoizaleak GWALARN bidez egindako lana.

Bretoiera suspertu ta indartzeko.

Bretaña'ko arima berpiztutzearren.

Moldakaitza ba-da nere idazlanaren tankera, bederik atsegiñez irakurriko dezutelakoan nago, gaia, mamiaren onura ta gozotasunari eskerrak.

GWALARNen lanari begiratuta, Argia gure astekari maite ta gartsua dakarkit gogora.

Auxe ere, asieratik bide zuzenetik dijoa erri xea irabazten.

GWALARNen antzo.

Gure artean ez det uzte beste iñortxok egin ote dun Argiak aña.

Bretaña'tik datorren iparra Gwalarn sartu zaigu gaur Euskal-Erri zar ontako leiotatik barrena.

Ta gure mandio zokoak egurastu dizkigu.

Etxetik landa, naiz urrutian gertatzen dana jakitea on bai-da.

Ta iñoiz, edo beti, argalduta, erorita dauden erriak alkarri eskua luza bear diote.

Breiz eta Euzkadi artu-eman oietan asiak dira.

Oraintsu, joan dan otsaillean, Goienetxe lapurditar abertzale gazteak, Paris'ko bretoitarrei anaitasunezko itzaldi bat zuzendu die.

Bestela ere, euskotar ta bretoitarrok alkarren berri izaten asi gera ingi ta paperen bitartez.

Onen bidez, GWALARNeko gizonai; bretoizale guziai; ain berdintsu, itxasoz, legorrez, morrontza ta kapetez degun Bretaña osoari ene agurrik bizkorrena.

Breiz Atao ¡Aurrera Bretaña!.

Labayen'dar Andoni M.